Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Barrenkalea, 33. (Irizar jauregia) · 20570 Bergara
Tel./Fax: 943 76 44 53

Bergarako Udal Euskaltegiak C1 eta A2ko ikastaro trinkoak antolatu ditu 2019ko udan:

- C1eko ikastaroa, ekain eta uztailean.

- A2koa, irailean

4 orduko saioak izango dira, goizez edota arratsaldez.

Ikasleek aukera izango dute irailean C1eko azterketara aurkezteko, eta A2koek euskaltegian bertan akreditatu ahal izango dute maila.

Bergaran erroldatutakoek dirulaguntzak izango dituzte.

Izena emateko epea: ekainaren 21era arte, euskaltegian bertan (Barrenkalea, 31), 943 76 44 53 telefonoan edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan.

Bergarako Udal Euskaltegiak C1 (EGA) mailako ikastaro trinkoa antolatu du, irailaren 12tik urriaren 19ra. Egunean 3 orduko saioak izango dira, arratsaldeko 5etatik 8etara. 101 euro kostako da, eta ikasleek ohiko diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte.

Bergarako Udal Euskaltegiak C1eko ikastaroa antolatu du irailean. Helburua izango da EGAko eta HABEren C1eko azterketak prestatzea.  Hona hemen xehetasunak:

  • Iraupena: Irailaren 4tik 26ra
  • Ordutegia: 16:00etatik 19:00etara
  • Prezioa: 62 euro
  • Izen emateko epea: uztailaren 20ra arte (08:30/15:00)

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo 943 76 44 53 telefonora edota  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  helbide elektronikora.

2016-17 ikasturtean, Bergarako Udal Euskaltegiak hainbat diru-laguntza izango ditu langabetuentzat nahiz ikasleentzat.

Informazio gehiago:

Bergarako Udal Euskaltegiak oposizio-lehiaketa deitu du euskara-irakasle baten aurretiko erretiro partziala errelebo-kontratu bidez betetzeko. Oinarriak Bergarako Udalaren webgunean argitaratuko dira, http://www.bergara.eus/eu/Udala/Antolaketa/Euskaltegia helbidean, abuztuaren 2an.

Instantziak Udal Euskaltegiko idazkaritzan (Barrenkalea, 33, behea) aurkeztu beharko dira, irailaren 1etik 8ra bitartean (14:00ak arte).

Deialdia, bide batez, euskara-irakasleen lan-poltsa osatzeko baliatuko da.

Aurreko urteetan bezala, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Udal Euskaltegiak, Jardunen laguntzarekin, bertako euskara lantzeko ikastaroak antolatu ditu, berba egiterakoan egiten diren akatsik ohikoenak lantzeko.

10 orduko ikastaroak dira, ordu eta erdiko saioetan banatuta daude, 8 laguneko taldea osatu ahala jarriko da habian ikastaroa. Ikastaroak aurretik ere egin direnezhasieratik hasi daiteke edo aurrekoen jarraipena landu.

Guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile eta abarri euren hizkuntza-akatsak zuzentzen laguntze du helburu. Landuko dira ere umeen akatsak zuzentzeko nagusiek erabil ditzaketen estrategia eta lagungarriak.

2015eko otsail-martxoan emango dira ikastaroak. Izena emateko epea bukatu, eta taldeak osatu ondoren zehaztuko dira talde bakoitzaren hasiera eguna eta ordua, eta horren berri bakoitzari emango zaio.

Ikastaroan parte hartzeko 10€ ordaindu behar dira eta matrikulatzeko Udal Euskaltegira deitu, 943-764453,  edota atxikita dagoen “Izena emateko txartela” bete eta Udal Euskaltegira (Barrenkalea 33, Irizar jauregia) eraman, urtarrilaren 30a baino lehen.