Ikasleendako diru-laguntzak


TARIFA SOZIALA. Tarifa soziala izango dute Oinarrizko Errenta/Etxebizitza gastuetarako diru-sarrera osagarria edo Gizarte Larrialdietarako Laguntzen onuradun diren pertsonek. Horretarako, nahikoa izango dute Euskaltegian agiria
aurkeztea. Aipatutako gizarte-laguntzarik ez dutenek tarifa soziala eskatu nahi izanez gero, Udaleko Gizarte Ongizate Zerbitzura jo beharko dute, eta beharrezkoak diren izapideei ekin. Tarifa soziala jasotzeko eskubidea dutenek
matrikularen % 40 ordainduko dute. Kurtso-amaieran, %85eko asistentzia betez gero, ordaindutako kopuru osoa itzuliko zaie.


BEKA. Beka-eskaria egiteko, etxeko bizikide-kopurua kontuan hartuta, gehienez honako diru-sarrera garbia (likidazio-oinarria) onartuko da:
Bizikide-kopurua Diru-sarrera garbia Bizikide-kopurua Diru-sarrera garbia
1                     10.668,00 €        4                     27.069,00 €
2                     17.377,00 €        5                     30.717,00 €
3                     22.820,00 €        6                     34.241,00 €

Baremo horren barruan egonez gero, honako agiriak aurkeztu beharko dira 2014.10.31rako:

1. Matrikularen ordainagiria.
2. 2013ko errenta-deklarazioaren kopia edo egin ez izanaren zergatia adierazten duen ziurtagiria.
3. Bizikidetza-agiria.

Beka-eskaria egin, eta kurtso-amaieran %85eko asistentzia betez gero, ordaindutako kopuru osoa itzuliko da.


· FAMILIA BEREKO KIDEAK. Elkarrekin bizi diren familia bereko bi lagunek izena emanez gero, 1’5 matrikula ordainduko dute; hiruk emanez gero, berriz, 2 matrikula. Horretarako, Idazkaritzara jo beharko dute ordaindu beharreko kopurua zehazteko. Bestalde, 2014.10.31 baino lehen ekarri beharko dituzte ordainagiriak eta bizikidetza-agiria.


· ERRETIRATUAK eta FAMILIA UGARIAK. Matrikularen ordainagiriarekin batera, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte urriaren 31rako: familia ugarietako kideek, familia ugarien txartela; eta erretiratuek, pentsionistatxartela.
Kurtso-amaieran %85eko asistentzia betez gero, ordaindutako kopuruaren % 60 itzuliko zaie


· LANGABETUAK: Ikasturte hasieran, % 50eko beherapena dute matrikulan, eta, amaieran, asistentziaren araberako diru-itzulketa (begiratu langabetuen diruitzulketen azalpen zehatza).
· Gainerako ikasleei, ikasturte-amaieran, ordaindutakoaren %25 itzuliko zaie, %85eko asistentzia betez gero.
Diru-laguntza hauek jasotzeko, nahitaez Bergaran erroldatuta egon beharra dago.
Diru-laguntzak jasotzeko, %85eko asistentzia bete beharko da. Justifikatu nahiz justifikatu gabeko hutsegiteak gainerako %15ean sartuko dira. Itzuli beharreko kopurua aurrekontuetan esleitutakoa baino altuagoa izanez gero, banaketa proportzionala egingo da.