2014-15 ikasturtean, Bergarako Udal Euskaltegiak honako diru-laguntzak izango ditu langabetuentzat.

Ikasturte HASIERAN LANGABEZIAN dagoen ikasleak

  • matrikula kostuaren ERDIA ordainduko du.
  • Ikasleak kontu korrontearen zenbakia (edota matrikula ordaindu izanaren ordainagiria) eta langabezian dagoela ziurtatzen duen agiria (Periodos de inscripción delakoa) aurkeztu beharko ditu Euskaltegiko idazkaritzan.
  • Hilabeteko epea izango du agiriok aurkezteko. Hala egin ezean, osorik ordaindu beharko du matrikula.
  • Gehienez ere, hiru epetan ordaindu beharko du matrikula (urria-azaroaabendua).

Ikasturte AMAIERAN, berriz, honela jokatuko da diru-itzulketak zehazterakoan:

  • Urria-ekaina bitartean, 4’5 hilabetetik GORA lan egin badu, ikasleak ez du itzulketarik izango.
  • Urria-ekaina bitartean, 4’5 hilabetetik BEHERA lan egin badu eta asistentziaren % 85 bete badu, ordaindutakoaren % 20 jasoko du.
  • Urria-ekaina bitartean, BATERE LANIK EGIN EZ BADU eta asistentziaren% 85 bete badu, ordaindutakoaren % 60 jasoko du.

Bestalde, eta ikasturte HASIERAN LANEAN diharduen ikasleari dagokionez,

  • Urria-ekaina bitartean, 4’5 hilabetetik GORA lan egin badu, eta asistentziaren % 85 bete badu, ordaindutakoaren % 25 jasoko du.
  • Urria-ekaina bitartean, 4’5 hilabetetik BEHERA lan egin badu eta asistentziaren % 85 bete badu, ordaindutakoaren % 60 jasoko du.

Horretarako, batzuek zein besteek eskatutako agiriak aurkeztu beharko dituzte EKAINean bertan Euskaltegiak egiazta dezan zenbateko lan-jarduera izan duen ikasleak urria-ekaina bitartean. Epe horretan agiririk aurkeztu ezean, ikasleak galdu egingo du diru-laguntza jasotzeko eskubidea.

Arestian aipatu diru-laguntzak Bergaran erroldatutako ikasleei baino ez dagozkie