Bergarako Udal Euskaltegiak oposizio-lehiaketa deitu du euskara-irakasle baten aurretiko erretiro partziala errelebo-kontratu bidez betetzeko. Oinarriak Bergarako Udalaren webgunean argitaratuko dira, http://www.bergara.eus/eu/Udala/Antolaketa/Euskaltegia helbidean, abuztuaren 2an.

Instantziak Udal Euskaltegiko idazkaritzan (Barrenkalea, 33, behea) aurkeztu beharko dira, irailaren 1etik 8ra bitartean (14:00ak arte).

Deialdia, bide batez, euskara-irakasleen lan-poltsa osatzeko baliatuko da.