Ikastaroen ezaugarriak:

  • Berba egiterakoan —ume eta nagusiok— egiten ditugun akatsik ohikoenak lantzeko ikastaroak izango dira.
  • Aurretik ere halako ikastaroak egin izan direnez, oraingoan hasierako edota jarraipeneko ikastaroa egin ahal izango da, beti ere, gutxienez, 8 laguneko taldeak osatzen badira.
  • 10 orduko ikastaroak dira. Ordutegiak taldeen arabera antolatuko dira.
  • Ikastaroan parte hartzeko matrikula 15 euro ordainduko da.

 

Ikastaroen helburuak:

  • Guraso, zaintzaile, begirale, entrenatzaile, eta abarri euren hizkuntza-akatsak zuzentzen laguntzea.
  • Umeen akatsak zuzentzeko nagusiek erabil ditzaketen estrategia eta lagungarriak eskaintzea.

 

Zeinek har dezakeen parte

− 16 urtetik gorako edozeinek.

 

Egunak eta tokia:

  • Izena emateko epea: 2019ko azaroaren 8ra arte.
  • 2019ko azaro-abendu bitartean emango dira ikastaroak. Izena emateko epea bukatu, eta taldeak osatu ondoren zehaztuko dira talde bakoitzaren hasiera eguna eta ordua, eta horren berri emango zaizue.
  • Udal Euskaltegian emango dira ikastaroak (Barrenkalea, 33. Irizar jauregia).