Non aurki ditzaket nire datuak?
HABEk ikasleen esku jarri du norberaren datuak, ibilbide akademikoa eta txostenak kontsultatzeko bitartekoa. Horretarako, jo HABEren web-gunera (www.habe.euskadi.net) eta aukeratu Ikasle eta irakasleen sarbidea. Bertan aurkituko dituzu, besteak beste, ikasturte hasieran ezarri zaizun hasiera-maila, helburu-maila eta hilez hileko asistentzia.
Nola egiaztatzen da euskara-maila?
HABEk euskararen ezagutza egiaztatzeko sistema du abian. Agiriak lortzeko maila bakoitzari dagokion azterketa gainditu behar da.
Euskaltegi eta autoikaskuntza-zentroetako ikasleek dute deialdietan parte hartzeko eskubidea, baldin eta azterketa-deialdiaren matrikula egiteko epea zabaldu baino lehen norberaren euskaltegian mailaren ebaluazioa gainditu badute.
Ba al dago diru-laguntzarik?
Udal bakoitzak eman ditzakeen dirulaguntzez gain (kontsulta ezazu dagokizun udalean edo udal euskaltegian) HABEk euskararen ezagutza egiaztatzeko mailaren bat gainditu dutenentzako dirulaguntza sistema du. Eskabideak aurkezteko epea azterketa-deialdia amaitutakoan hasten da. Informazio guztia HABEren web-guneko Azterketa-deialdiak eta ziurtagiriak atalean duzu.
Zeintzuk dira euskara-tituluen arteko baliokidetzak?
Euskara-egiaztagirien baliokidetzari buruzko 48/2009 Dekretuak ezartzen du tituluen arteko baliokidetza. Kontsulta ezazu taula hau