Gaur, irailak 30, hasi da 2019-20 ikasturtea. Hori dela eta, euskaltegiaren atarian, ikasturtearen hasierako ekitaldia burutu dugu. Ikasle eta irakasleak ez ezik, hemen izan ditugu gure artean euskarako zinegotzia, Jon Antxordoki, eta Euskara Zerbitzuko burua, Iñaki Arruti. Prentsaren ordezkariak ere bertaratu dira (Txintxarri, DV eta Noticias).

Hona hemen bildu garenon argazkia:

2019-20_ikasturte_hasiera.jpg - 349,85 kB

EKITALDIAREN BIDEOA (klitatu irudiaren gainean)

 

IKASTURTEAREN ATARIAN

Euskararekin Match!

DOINUA: Sagutxo batzuekin (entzuteko klikatu loturan)

PDFa itzulpenarekin.

 

BESTE IKASTURTE BAT

DUGU ATARIAN

euskararen errota

jartzeko arian.

Lan egin beharko da

modu nabarian

oparoa izan dadin

bere emarian.

 

TITULUAK ON DIRA

EZ DA ZALANTZARIK

ahaleginean ez da

falta arantzarik.

Lortzen duenak badu

lan esperantzarik

ahaztu gabe ordea

mingainan dantzarik.

 

EUSKARA BIZI DADIN

eman zaiogun hats

erabilerak ez du

izan behar aldats.

Zer egin behar dugun

hitz gutxitan horratx:

euskaraz izateko

EUSKARAREKIN MATCH!

                              Atxu

 

 

OSATUTAKO TALDEETAN.

Harremanetan jartzeko, dei ezazu 943 361621 telefonora, edo bidal ezazu e-maila Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

 

 (Klik egin gainean)