Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Avenida Euskadi, 61 · 20110 Pasaia
Tel.: 943 00 43 40 · Fax: 943 00 43 31

Pasaiako Udal Euskaltegiak 21-22 ikasturterako matrikulaldia zabaldu du.

Joan den asteazkenean Nekane Martiarena izan genuen euskaltegian. Sendabelarren inguruan aritu zitzaigun Nekane. Hitzaldia baino solasaldia izan zen asteazkenekoa, hurbileko solasa. Hitzaren, diapositiben eta otarrean ekarri zizkigun belarrei esker, gertu ibili genituen pasmo-belarra eta azeri-buztana, berbena eta horma-belarra, plantina, sorginbelarra, intsusa eta bostorria, iodo belarra eta osina.
Bertsolari Txapelketa Nagusia finalaurrekoetara iritsita, egunotan lehia bizian dabiltza bertsolariak batean eta bestean, eta haiei entzuten eta txaloka bertsozale guztiak. 
Euskaltegira ere iritsi ziren bertsoak asko ez dela -urriaren 22an, hain zuzen ere-, eta gurera Arkaitz Oiartzabalen eskutik etorri ziren. Bertsolari oiartzuarrak saio bikaina eskaini zigun eta adi-adi eduki gintuen entzuleok. Bertsoen mundua zeinen gustagarria izan litekeen, baina txapelketan parte hartzen duen bertsolariak langintza horretan zenbateko izerdiak bota behar izaten dituen... Halaxe aritu zitzaigun, patxadaz, Xamoa, eta berak hain ondo ezagutzen duen bertsoen mundura hurbildu gintuen.

Azaroaren 24an izango dugu ikasturteko lehen irteera. Getarira joango gara oraingoan, San Anton-era. Jakin badakigu, eguraldi fresko-freskoa izango dugula, baina tipi-tapa ibiltzeko aproposa izango delakoan, ea aurrekoetan bezalaxe taldetxo polita osatzen dugun.
Irteera ordua zehaztuko dizuegu astean zehar.
Eman izena eta goazen!
Nahi al duzu gure berri izan?